ARTIZ SOUND SYSTEM
​Gure lagun ta kide den artiz sound system-eri eskintzen diogu ohore aundiz aipamentxo hau, demborarekin bere materiala eta lan bikainak entzun gai izango ditugu, bitartean berari buruzko info pixka bat hemen:
​
Azala zuri eta aritza beltz. Nekez aurkituko dugu esaldi egokiagorik Aritz Sound System hernaniarra definitzeko. Disko jartzaile ipurterre hau hara eta hona ibiltzen da beti, bere musikarekin, bere trasteekin, hamaika mobidatan. Dantza gogotik eginaraziko dizue. Bai horixe.
​​
Enpresen menpeko mundu honetan, garapenaz, modernitateaz eta elkartasunaz horrenbeste hitz egiten den honetan, musika nondik datorren ondo begiratu beharreko kontua da.
Musika, gehienetan, ez da musikariaren edo taldearen ekimena: enpresarena da. Musika produktua da, ahalik eta gehien saldu beharreko plastikozko objektua. "Musika ona edo txarra den eztabaidatu gabe, musika ikuspegi kritikotik begiratu behar da", dio Aritz Sound Systemek. Nork egiten duen musika, zertarako, nondik datorren entzuten duguna, zergatik jartzen dugun hau edo beste, zeren arabera hautatzen dugun; horiek dira egin beharreko galderak, belarriak gehiegi ireki aurretik. Baina ez dugu egiten, ez dugu ia inoiz egin, eta gero eta gutxiago egiten dugu, elkartasunezko mundu garatu eta aurreratu honetanÂ….

Aritz Sound Systemek disko jartzaile saioak eskaintzen jarraitu zuen 2010.urterarte, herriz herri musika beltza hedatuz, irratian (Info7, Molotoff...) eta prentsan (Gara, Gaztezulo...) kolaboratzeaz gain, bere saioaen errepikapenak infozazpi irratiaren webgunean, entzun daitezke, itsaropenez ta itxoiten, amesten dugu bere itzulera.