top of page

SELEKTAH   KOLEKTIBOA

Hernaniko jaietan eman zuen estreinako emanaldia Selektah Kolektiboak, artean bikotea zelarik: Iñaki Arrizabalaga Daddy Jeff (ahotsa) eta Zigor Lampre DZeta (disko jartzailea). Musika beltza (hip hop, funk, soul, reggae...) Euskal Herrian ezagutzera emateko eta zabaltzeko sortutako kolektiboaren lehen adierazpenetako bat zen. Aipaturiko bi kideez gain, Iñigo Goikoetxeandia Wanka eta Jon Lampre MC Molte abeslariek eta Aritz Usandizaga Aritz Sound System disko jartzaileak osatu zuten Selektah Kolektiboa. Dantza egiteko jaiak antolatzen hasi zen. Hip hop emanaldi batek hartzen zuen saio horien lehen zatia: DZetak jarritako musika oinarriaren gainean hiru abeslariak txandakatzen ziren kantuan, mikrofonoa zabalik utziz abestu nahi zuen edonorentzat. Gero, Aritz Sound Systemek dantzarako mota askotariko doinuak jartzen zituen goizaldera arte. Kontzertuak egiteko eredu berria ekarri zuen Selektah Kolektiboak.

Bi urtez hip hoparen kultura Euskal Herriko hainbat txokotara eraman ondoren, Andoaingo gaztetxean Fermin Muguruzarekin jotzeko eskaintza jaso zuen DZ ta daddy jeff bikoteak, eta aukera baliatu zuen daddy jeff en ¨megacombat¨ maketa Esan Ozenki diskoetxeko arduradunei helarazteko. Berehala iritsi zen diskoa grabatzeko proposamena.Daddy jeff-eri iritsi zitzaion 1999. urteko, otsailaren 11ean ingande eguerdiz, lehenengo proposamena bakarlari modura ateratzeko asmoan azaldu zuen Esan Ozenki disketxeak, bainan daddy jeff-ek ez zuen ikusi bere burua diska bat aurrera eramateko gai, talde bat sortzeko ideia proposatu zien Esan Ozenkiko arduradunei, selektah kolektiboaren kideei proposamenaren berri eman ondoren, epe oso leburrean kolketibo bat sortzea izan zen ideia ta Selektah Kolektiboa 2000. urtean argitaratu zuen euskal musikan lehen aldiz euskarazko lehen hiphop diska eta taldea aldiberean noski, euskarazko lehen hip hop diskoa izan zen. Euskal Herriko egoera politikoa, euskararen bazterketa eta hip hop kulturaren aldarrikapena ditu hizpide taldeak disko horretako kantuetan, eta UPN alderdiari, kazetariei eta poliziari zuzentzen dizkie amorruzko hitz zorrotzak. Diskoan lagundu zutenen artean, Frantziako Force II Frappe taldea zegoen.

Euskal Herrian hip hoparen aitzindariak izateak une gozoak ekarri zizkion taldeari, asieran DZ,Wanka eta Daddy jeffek asi zituzten lehenengo emanaldiak bilboko kafe antzokian jo zutelarik fermin muguruzarekin batera, asiera oso zuzena eta bitxia izan zen eukal musikaren entzulegoarentzat,momentu bikainak eta aire berriak ziren esukal musikarentzako hiphop erregistro bikainak osatuz, baina baita musika horrekiko ezjakintasun orokorrak sortutako errespetu falta pairatu behar izan zuten ere, Esperientzien etorbidetik (Metak, 2002) bigarren diskoari izenburua eman zion kantuan azaldu zutenez. "Hip hoparekiko errespetua eskatzen dugu, beste edozein musika estilok merezi duen garrantzi bera ematea musikarien, kontzertu antolatzaileen eta soinu teknikarien aldetik. Errespetu falta hori nabarmenagoa da hip hopak kanpoan jasotzen duen tratua ezagutu eta gero", adierazi zuten taldekideek diskoaren aurkezpenean (1). Tony Claret ekoizlearekin grabatu zuten Bartzelonan -Espainiako zenbait hip hop talde esanguratsurekin lan egina da Claret; 7 Notas 7 Colores, La Mala Rodríguez eta Eddie La Sombra, kasu-, eta hainbat kolaboratzaile bildu zituen, El Payo Malo rap abeslaria, La 13-14 taldea eta Yacine (Cheb Balowski), besteak beste. UPN ostera ere ("UPN West 2"), George Bush ("Gora gaileta") eta Palestinan Israelek egiten duen politika ("Conciencia de un sentir") ziren Selektah Kolektiboaren jomuga lan horretan.

Hurrengo urteetan kontzertuak ematen, jaiak antolatzen eta kantuak sortzen jarraitu zuen taldeak. Espainiako rap talde ezagunenetako batzuekin aritu zen (Frank T, Violadores del Verso, SFDK...); Negu Gorriak taldeak agur esateko 2001ean Baionan eta Donostian eskainitako hiru kontzertuetan parte hartu zuen, eta Manu Chaok Radio Bembarekin 2002an Donostian emandakoa ireki zuen. 2005ean Selektah Kolektiboaren hirugarren diskoa iragarri zuen Metak diskoetxeak, baina grabatzen hasi aurretik taldea desegin egin zen. Bi disko argitaratzeaz gain, Bagdad Rap filmeko musikan parte hartu zuen "Vosotros en Irak" kantuarekin, eta Fermin Muguruzaren FM 99.00 Dub Manifest eta UEKren Ganbaratik diskoetan kolaboratu zuen.

Selektah Kolektibotik at, DZetak Fermin Muguruzaren In-Komunikazioa, Euskal Herria Jamaika Clash eta Asthmatic Lion Sound Systema diskoetan parte hartu du, eta haren Kontrabanda eta Afro-Basque Brigade taldeetako kide izan da. Orain, Esne Beltza taldeko partaidea da, eta Basque Power proiektu pertsonala eratu du.

daddy jeff berriz, bere  kabuz jaitzen du musika bere proiektu pertsonaletan ekoiztten ta selektah sound systemaren kolaboratzaile modura jarraitzen du aritz sound systemekin batera, daddy ejff irrati gizona dugu ere ta esatari radiofoniko modura asi zan 2001.urtetikan, antxeta irratian asi zuelarik non-stop saioa emititzen.

gaur egun  daddy jeff-ek revolutionary grooves saioa, molotoff irrako estudioetan jaiotako irratsaioan jarraitzen du ekoizten, bere difusio musikala irrati batzuetan , besteak beste...infozapi, molotoff, halabedi, soma fm (kalifornian) eta baita arroa irrati sarean ere.

Aritz Sound Systemek disko jartzaile saioak eskaintzen jarraitu zuen 2010.urterarte, herriz herri musika beltza hedatuz, irratian (Info7, Molotoff...) eta prentsan (Gara, Gaztezulo...) kolaboratzeaz gain, bere saioaen errepikapenak infozazpi irratiaren webgunean, entzun daitezke, itsaropenez itxoitenez amesten dugu bere itzulera.

gainontzeko partaideek ez dute jakitera eman beraien egoera, beraz ezin dugu zihurtatu Ehiphop ta musika mundutik at dauden ala ez...oraingoz ez dute ezertxo ere ekioztu.

Selektah Kolektiboa euskaraz abesten zuen lehen hip hop taldea izan zen. Musika beltza hainbat bidetatik (jaiak, irratsaioak, fantzineak...) sustatzea helburu zuen lagun talde zabalago baten barruan sortu zen. Wanka (ahotsa), Daddy Jeff (ahotsa), MC Molte (ahotsa) eta DZeta (disko jartzailea) ziren taldekideak. Bi disko, Selektah Kolektiboa (Esan Ozenki, 2000) eta Esperientzien etorbidetik (Esan Ozenki, 2002), kaleratu ondoren, 2005ean desegin zen taldea.

Molte MC: ahotsa
Wanka: ahotsa
Daddy Jeff: ahotsa/musica

DZ: dj

Laguntzaileak:
Ana Telletxea: ahotsak
Arantza Serrano: ahotsak
Mixel Ducau: saxofoia

Abestiak
01. Boulevard street (Hitzak eta musika: Daddy Jeff)
02. U.P.N. West edo Unionisten harropuzkeria (Hitzak eta musika: Wanka)
03. Belarriak bero ukan (Hitzak eta musika: Wanka)
04. Hip hop cabrón (Musika: DZ)
05. Koktel Molotoff (Hitzak eta musika: Daddy Jeff)
06. Gorroto dut (Hitzak eta musika: Daddy Jeff)
07. Kazetariak (Hitzak eta musika: Wanka)
08. Apurtu! (Hitzak eta musika: Daddy Jeff)
09. Hitzak I
10. Beti eske-k (Hitzak eta musika: Wanka)
11. Sargoria (Hitzak eta musika: Daddy Jeff)
12. D.J. DZ sesion
13. Día tras día (Hitzak eta musika: Molte MC)
14. Bilaketa sakona (Hitzak eta musika: Daddy Jeff)
15. Hitz gutxitan (Hitzak eta musika: Daddy Jeff)
16. Hip-hoparen erresumak defendatuz (Hitzak: Wanka-Musika: Daddy Jeff)
17. Elkartasun giroa (Freestyle) (Musika: DJ Nemo)
18. Hitzak II

Wanka, DZ, Molte eta Daddy Jeffek bere bigarren lana dakarkigute. Kataluiniako La Porta estudioetan grabatuko du Tonyk besteak beste 7Notas7Colores, Eddie La Sombra eta La Malarekin lan egindakoa. Aurreko lanaren harrera ona hobetzera dator honakoa izan ere taldeak esperientzien etorbidetik izendatu bere lan berri hau eta ez arrazoirik gabe.

 

Molte MC: ahotsa
Wanka: ahotsa
Daddy Jeff: ahotsa/musica
DZ: dj

Laguntzaileak:
Ana Telletxea: ahotsak
Arantza Serrano: ahotsak
Mixel Ducau: saxofoia

 


Abestiak
01 - Zuentzako
02 - Orkestraren orena
03 - Esperientzien etorbidetik
04 - UPN West 2
05 - Festa... zu ongi presta 1
06 - Festa... zu ongi presta 2
07 - Impunitat
08 - Nere eskutik
09 - Conexión
10 - Gora gaileta (skit)
11 - Gora gaileta
12 - Hitzek min hartzen duten tokia
13 - Conciencia de un sentir
14 - Hip-Hop bizitza
15 - Hiru kilo
16 - Iraina
17 - Outro

bottom of page